TALDE LANA: ARTIKULUAK
2014-ko uztailaren 29 an, Iñaki Martinez de Luna, Berria
egunkarian argitaratutako elkarrizketa dugu. Euskararen hauspo berria izenekoa.
Iñaki Martinez de Lunaren diskurtsoan, argi uzten da ideia
politikoak eta euskararen defentsa, bata bestearekiko independienteak izan
behar direla.
Bestetik dio, jende asko ez dagoena abertzaletasunarekin ados
euskara ukatzen dutela, hau aldarrikatzen den modua orokorrean abertzaleen
politikekin bat joaten delako. Orduan, abertzaleekin ados ez egotean, zeharkako
modu batean ere euskararekin ez dira ados egongo. Kontua da nola erakarri
diskurtso abertzale honekin bat egiten ez duten sektoreak
Bestalde, ezin dira hizkuntzak alde batera utzi, eta inposaketaren
bidez batzuk ukatu dira, baina guztiak ahal dira aurrera eraman.
Euskararen aldeko diskurtso honetan jende gehiago erakartzeko,
esaten du baldintza eta paramentro batzuk euskalgintzak markatu behar dituela
euskara babesteko.
Batzuk esaten dutenez “aqui nunca se ha hablado euskera”, zer
berreskuratu behar dugu? azken finean, lurralde batean hizkuntza bat inoiz ez
bada egon, ezin da berreskuratu, horregatik, euskara bermatzearen diskurtsoa
erabiltzea zuzengoa da.
Amaitzeko, artikulu hauetan jorratzen den ideia nagusia,
euskararen egoera aurre eramateko aldaketa da. Euskara larriegi ikustaraztea
ahalbidetzen duten artikulu eta iritziak ez daude ondo planteatutak, jende
askorengan funtzionatu dezake, baina bestee batzuengan ez.
Artikulu honen ideiarekin bat gatoz, alde batean utzi
beharra delako bakoitzaren ideologia politikoa, euskararen egoera horri aurre
egiteko.
2014eko uztailaren 30ean Aines Dufauek Berria egunkarian
argitaratutako elkarrizketa dugu hau. Bertan, Ipar Euskal Herriko hezkuntza
euskaldunak duen egoeraz hitzegiten du eta aipatzen dituen ideia nagusiak hauek
dira:
Lehenik eta behin, euskarak Ipar Euskal Herriko hezkuntzan eman
dituen azkeneko pausoei buruz dihardu, eta bertan, azaltzen digu euskarak
galerak izan dituela hezkuntza arloan eta geroz eta ikasketa maila altuagoan,
euskara jende gutxiagok ikasten duela.Horren arrazoia, hasiera batean euskaraz
jakitea interesgarria iduritzen zaie gurasoei, baina umeen adinak aurrera egin
ahala, ez diote erabilgarritasunik ikusten.
Jarraitzeko, eta arazo berarekin jarraituz, irakasleek ere
zailtasunak dituzte klaseak emateko, ez baitaukate behar den euskara maila.
Ondorioz, ezin diete ikasleei erakutsi, eta modu honetan, ikasleak maila
kaxkarrarekin geratzen dira. Ahozkotasunari garrantzi handia ematen zaio, eta
ez soilik hezkuntzan, eguneroko bizitzan ere, alegia. Horrek, norberaren
herrian atzerritar sentiaraztea dakar, euskarari ez baitzaio erabilerarik
ematen karrikan.
Guraso frantzesen ikuspegiari dagokionez, anitzek ikusiko dute
onuragarri hizkuntza bat baino gehiago hitzegiten jakitea, baita kulturalki
integratzeko ere, euskarazko klaseetan ikasle gutxiago zeudenez, arreta gehiago
jasotzen zuten ikasleek, eta ondorioz, gehiago ikasten zuten. Gaur egun,
ez da horrela.
Egun, hezkuntza politika bat behar da euskarak dituen arazoei
irtenbideak emateko. Euskalgintzaren alde dihardutenak oso gutxi izan arren,
ongi egituratuak eta artikulatuak daude.
Testua irakurri ondoren, azaltzen duen egoerak ez gaitu
harritzen, izan ere, iada badakigu euskararen egoera ez dela oso xamurra, oso
etorkizun iluna baitauka. Interesgarriak iruditu zaizkigu eman dituen datuak,
egoera tamalgarri horretaz jabetzeko. Hego Euskal Herriko eta Ipar Euskal
Herriko egoerak arras desberdinak dira, eta horren arrazoietako bat politika
dela uste dugu, gure (Hego Euskal Herria) hezkuntzan hizkuntza aniztasuna
gehiago lagundu da, Ipar Euskal Herrian baino. Uste dugu egoera hau aldatzeko
euskara gehiago erabiltzea eta bultzatzea izango litzatekeela gakoa, eta
Frantziako gobernuaren laguntza eta bebesa beharko luke hizkuntza gutxitu hau
indar dadin.
Euskararen egoera desberdina da Euskal herriko leku ezberdinetan.
Lasare-oriari dagokionez, gazteek eskolatik at euskararen erabilera indartzen
dute, izan ere, eskola arloan ez ezik etxean ere euskara oinarrizko
hizkuntzatzat daukate. Hori da kaleetan euskara entzutearen ondorio nagusia.
Etxeko hizkuntza sozializazioa gurasoek ezartzen dute eta oso
zaila da gurasoek erderaz egiten badute, beraien umeei eskatzea euksaraz
aritzeko. Horregatik gurasoek erantzunkizun handia daukate euskararen
erabilpenaren alorrean, gazteei ezin baitzaie eskatu etxean entzuten ez duten
hizkuntza erabiltzea. Helduen euskalduntzea oso garrantzitsua da, beraiek
izango baitira ondorengo belaunaldiei joera hori transmitituko dietenak.
Bestalde, aktibatzeko falta dena hizkuntza erabiltzean lortzen den
gaitasuna da, hau da, nolabaiteko naturaltasuna, eta hori lortzeko beharrezkoa
da komunikazioen bidez egunerokotasuna ematea hizkuntzari, kasu honetan
euskarari. Harreman asimetrikoei dagokienez, azkarregi aldatzen dugu euskeratik
erdarara, nahiz eta elkarrizketan parte hartzen duten bi indibiduoek euskaraz
jakin. Burugogorragoak izan beharko ginateke euskararen erabilpenarekin,
euskeraz ulertzen duen norbaiti beti euskeraz eginez, nahiz eta jakin eroso sentitzen
dela, denborarekin eroso sentitu arte, eta gerta daiteke euskarara pasatzea.
Horrela, beste indibiduoak ulertzen duenez, komunikazioa ez da mozten, baina
hau lortzeko, jende askori eskatu behar zaio militantzia euskararekiko.
Harreman asimetriko horiek, orokorrean, antinaturalak bezala
ikusten ditugu, baina ez da horrela izan behar. Gainera beharrezkoa eta
onuragarria da euskararentzat.
Bukatzeko, euskara suspertzeko, euskaren errealitatea leku
ezberdinetan ezberdina denez, ezin da diskurtso bat denontzako egin, hau da,
diskurtso bakoitza leku bakoitzera egokitu behar da.
Ados gaude egileak planteatzen duen harreman asimetriko
horrekin, horrela euskaraz ez hitz egiteko ohitura aldatu dezakegulako. Uste
dugu oso garrantzitsua dela euskaraz hitz egiten eroso sentitzen ez dena, eroso
sentiaraztea, eta horretarako ez da bere erderara pasatu, behar baizik eta
euskaraz hitz egitea ohitura bihurtu eta eroso senti dadin.
Guk horrelako esperientzia bizi izan dugu eta ez klasetik oso
urruti. Izan ere klasean bertan euskaraz egiteko ahaleginetan egon gara aldi
askotan eta somatzen da erraztasunik ez dagoela euskaraz hitz egiteko. Batez
ere euskera maila desberdinak daudelako.
2014ko abuztuaren 1ean Olatz Altuna soziologoak Berria egunkarian euskararen erabilpena behatu ondoren argitaratutako elkarrizketa da hau. Testuan gaur egungo euskararen egoera larria azaltzen da eta bere tesia indartzeko zenbait datu eskaintzen ditu.
Lehenik, esan beharra dago
azken hamarkadetan aurrerapauso handiak eman direla hizkuntzan. Hala ere, ez
dira nahikoak izan, izan ere, euskararen erabilpena murriztu egin da. Behaketa
egin ondoren datu hauen kausak ezberdinak direla ikusi dira eta gainera, lurralde
bakoitzean egoera ez da berbera.
Autoreak datuak eta kausak
zonaldeka banatu ditu eta zenbait ondorio atera ditu Aipagarria da haur eta
gazte euskaldunen kopurua igo dela. Izan ere, azken urtetan euskaraz ikasteko
joera igo da baina era berean, etxean eta kalean erdaraz hitz egiten da.
Horrela izanda, euskararen ezagutza izugarri handitu da, erabilpena
aldiz, gutxitu. Honen adibide, aipatu dugun bezala, etxeko egoerak dira; gaur
egun haurrak euskaraz ikasten dute baina gurasoak erdaldunak edo elebidunak
direnez etxean gazteleraz egiteko joera dago eta hortaz, haurrek soilik eskolan
erabiltzen dute euskara.
Hala ere, behaketak esaten
du nerabezaroan eta, gehien bat, helduak izatean, berriro ere euskara
erabiltzen hasten dela. Batez ere, seme-alabak izatean.
Datu hauek zonaldeka
aztertzean ideia ezberdinak agertu dira; Araban ezagutza gehiago dago baino
oraindik ere espazio publikoetan ez erabiltzeak lurralde erdalduna izatea
egiten du. Bizkaian aurrerapausoak ere handiak izan dira eta Bilbon erabilpen
handiago bat egongo balitz, Bizkaia euskaldunduko zen. Nafarroan berriz egoera
ez da aldatu eta kezkagarria da; erabilpena murritza da eta euskararen
erabilera bultzatzen duten sare eta guneen kopurua ez da nahiko handia.
Bestalde, Iparraldean galerak beheranzko norabidean dihoa. Izan ere, euskarak
lege babesa edukitzeak nahitaezkoa da. Azkenik Gipuzkoan euskarak gora egin du
eremu ezberdinetan, hala nola, ikaskuntzan, osasun zerbitzuetan, udal
zerbitzuetan eta abar.
Laburbilduz, nahiz eta
zenbait eremutan eta zonaldetan euskararen erabilpena handiagoa izan, zenbait
kasutan egoera larrian dago.
egora larria dela uste
dugu,batez ere, Nafarroan eta Araban. Hitz egiteari baino, euskara ikasteari(
teoria, arlo akademikoan) garrantzi gehiago ematen zaio. Oraindik lan handia
dago baina hemen Nafarroan aldaketa posiblea dela uste dugu. Izan ere, gobernu
aldaketarekin errazagoa izango da. Baina horrez gain, etxeetan ere aurrerapen
horiek ematea garrantzitsua da.
Nahiz eta euskararen ezagutzak gora egin, erabilerak behera egin du, ondorioz, berritzeko garaia da. Historian zehar euskarak hobekuntza anitz jaso ditu, eskolaren arloan batik bat. Lehen oso irakasle gutxik zekiten euskaraz eta euskaraz klaseak emateko edukirik ez zegoen ia ia. Baina urte gutxitan, euskararen garapena alor hauetan oso ugaria izan da eta honek 18.000 titulutik gora katalogatuak izatea irakaskuntzaren oinarrian eta EAEn euskeraz zerbait dakiten irakasleen kopurua %85era ailegatu dela.
Alde txarrak ere egon dira
euskeraren arnasguneetan erdarak kalte egin die, bertako euskararen egoera
kaltetuz eta horregatik oso garrantzitsua da arnasgune hauek sendotzea, aurrera
biderik lortu nahi balin bada, ezinbestekoak direlako. Hala ere, erabilera
murritzeko tokietan, euskarak gorakada izan duela aipatu beharra dago.
Guztiz ados gaude
arnasguneei dioenarekin, arnasguneak funtsezkoak dira euskeraren egoera ona
izateko, hauetatik zabaldu behar da gainontzekoetara. Euskararen normalizazioan
eskolak garrantzi handia du baina uste dugu ezin duela askoz gehiago egin.
Gakoa erabileran dago, eskolaz kanpoko erabileran. Euskara erakargarria egiten
saiatu behar gara horrela euskara naturaltasunez hitz egingo da. Zaila da hori
lortzea baina horretarako norberak bere ekarpena egin behar dio ahal duen
moduan (erabileran…).
Erdaldunek euskararekiko dituzten jarrera negatiboa da eta aparte bizitzen
dira, izan ere, ez dute euskararen beharrik bizitzeko. Baina egoera hauek
pixkanaka aldatuz joan dira; orain erdaldunen jarrera anitzak eta oso
ezberdinak daude: batzuk erabat baztertzen dute euskara, beste batzuk
baztertzen dute baina errespetatzen dute eta azkeneko batzuk euskarak zenbait
gauzetarako garrantzi handia duela ikusi dute eta euskara onartzen eta ikasten
hasi dira.
Honen harira, jende askok
konturatu da euskarak ,adibidez, Euskal Herrian lanpostua bat lortzeko oso
baliagarria dela, hau da, testuan aipatzen den moduan, balio instrumentala
duela. Berriki esan dugun moduan, lehenago euskara baztertzen zuen jende kopuru
handia euskararen balioaz konturatzean ikasten eta hitz egiten hasi dira.
Bestalde, beste erdaldun
mota bat dago; umeak euskaraz eskolatu dituztenak. Kasu hauetan, gurasoek ere
euskaraz ikasteko egiten dute, hau da, umeak euskaraz eskolatzean gurasoek
ikasteko nahia izaten dute eta beren seme-alabekin euskaraz solasten
hasten dira.
Euskara ikasten duten
gurasoak euskaldun berriak dira eta euskara egoera berezietan erabiltzen dute;
seme.alabak aurrean daudenean, irakaslearekin hitz egiterakoan, beste haur
batzuekin egotean eta abar. Baina egoera hauek seme-alabak heldutzen diren heinean
aldatzen dira; haurrak diren bitartean beraiekin euskaraz egiten saiatzen dira,
helduagoak direnean berriz, euskara erabiltzea zailagoa da eta kasu askotan
gaztelaniara pasatzen dira.
Bestetik, euskara ongi ez
dakiten pertsonak daude: hauek akatsak egiteko beldurrez askotan euskara
erabili beharrean gaztelania erabiltzen dute. Egoera hauek guztiz aldatu
beharko ziren; norbait ongi ez jakin arren euskaraz hitz egiten bada pertsona
horrek hobeki ikasiko du eta zerbait ulertzen ez badu edo esaten ez badaki
gaztelaniara pasako da baina behin esanda, berriro ere euskaraz egingo du.
Gaur egun, Espainiako Hezkuntza Sisteman ingelesa ikasteko sistema ezberdinak
ezarri dira. Batzuen ustez, sistema hauek euskara minduko dute, izan ere, haur
gehienek ingelesa (PAI) ereduan ikasten badute euskarak indarra galduko du.
Baina ingelesa ikasteak ez du esan nahi ingelesa egunero, minutuero erabiliko
dugunik; ingelesa bidaiatzean erabiliko dugu eta egunerokoan euskara erabiltzen
jarraituko dugu.
2014 ko abuztuaren 5 ean
berrian argitaratutako testua daukagu. Egilea Joxe Manuel Odriozola da.
Odriozolak, euskaldun berri gehienen harrobia eskola dela esaten
du. Hala ere, bere ustez Eskolak eskaintzen duen gaitasun komunikatiboa oso
mugatua da, batez ere gaitasun linguistiko nabarmengarri bat eskaintzen duelako.
Eskolak ezin dio euskarari laguntzen diona baino gehiago lagundu.
Hori lortuko luke sozializazio integral batek. Sozializazio integral hau
eskolaren eskuetatik kanpo geratzen da eta eskolari ezin zaio hau eskatu.
Eskolak gaitasun linguistiko hau ongi eskaintzen du, baina
gainerako esparru komunikatiboetarako gaitasuna oso mugatua dute eskolatik
datozen belaunaldiek. Euskalgintza ere oraindik ez da gauza gaitasun
komunikatiboa duten hiztunak fabrikatzeko
Euskararen arazoa, egilearen ustez hizkuntza minorizatu bat
hizkuntza hegemoniko baten parean ikastea ia ezinezkoa dela da. Hain zuzen ere,
ez duelako aukerarik ematen sozializazio linguistikorako. Zailagoa da euskaraz
ikasten animatzera, gure herrietako eremu askotan, gaztelaniarekin nahikoa
delako ongi komunikatzeko.
Euskararen beste arazoa bat, ez da borondate politiko baten falta,
baizik eta historian euskara minorizatua izatea eta horren ondorioz orain ere
inertzia horrekin jarraitzea. Askotan esaten dugu euskara bizirik atera dela,
eta hori berri oso ona iruditzen zaigu. Hala ere ezin gara hor geratu, bizi
geratu delako baina ez baldintza egokiekin. Garai bateko herri euskaldunaren
hondakinak geratu dira bizirik, arnasgune horiek.
Hizkuntza komunitate hegemonikoaren ordezkariek, ez dute euskera
hizkuntz diskriminatu bat bezala ikusten, eta hau beharrezkoa izan beharko zen.
Gainera berdintasunaren printzipioa ere ez dute onartu nahi. Euskara babesteko
eta euskarari laguntzeko, diskriminazio positibo bat egon beharko zen.
Gauzak behingoz errotik hartu, eta guztia batuko lukeen politika
integral bat beharko zen. Gauza asko egin dira, baina, egindakoa oso gutxi da,
egiteko falta denarekin konparatuta.
Egilearekin bat gatoz, euskararen arazoa ez duelako hezkuntzak
konponduko. Arazo hau konpontzeko, beharrezkoa da euskararen erabilpena
eguneroko bizitzan sustatzea. Arrazoia dauka ere, hizkuntz minorizatu bat izan
dela eta horregatik inertzia txar horrekin bagaudela esaten duenean. Baina ez
gaude guztiz ados testuaren idei guztiekin. Adibidez, Odriozolak euskararen
inguruan ardura gehiago abertzaleek daukatela esaten duenean ez gaude ados.
Abertzale sentitzea eta euskalduna izatea guztiz independientea bezala ikusten
dugulako. Gainera badago jende asko abertzale sentitzen ez dena eta beraien
eguneroko bizitzan euskara erabiltzen dutenak.
Euskarari lotuta, garrantzi
handia ere badu hizkuntz aniztasunak. Unesco garrantzitsutzat jotzen du
azintasunaren zabalkundea eta kontzientzia zabaltzea. Baina gero, eskatutako
txostena jasotzen duenean ez du argitaratzen. Txosten horretan, NBE-n dauden
estatuek ez ez dute ongi ikusten txosten horretan hizkuntzaren trataera
desegokiak agertzen direlako eta trataera horiek lotuta daudelako estatuarekin.
Estatuek ez dute aniztasuna bultzatzen naiz eta esan aniztasun horren alde
daudela.
Elebakarrak diren estatu
batzuetan elebitasuna arazo bezala ikusten dute. Horren adibide dira AEB eta
Britainia Handia. Gizartea orokorrean hizkuntz aniztasunaren alde dago baina
ahalegina eskatzen den momentuan hor datoz arazoak. Elebakartasuna ikusi
beharko litzateke arazo bezala, gizakiaren ahalmen handi bati itsututa
begiratzea baita.
Gure inguruan jende askok
ingelesa gaizki ikusten du, hizkuntza hau izan delako erabili dena bertako
hizkuntza gutxitu horiek zapaltzeko (Adb: Valentzian eta Nafarroan). Eta hori
defenditzeko argudioa da esatea ingelesa sartzea euskerak ez duela atzerapenik
jasan. Euskerak horrelakoetan irabazi ere egin beharko luke. Euskeraren
erabilera ez da baxua soilik erderak duen indar handiagatik, oraindik ere gauza
asko dauzkagulako euskeraren alde egiteko ere bada beste arrazoi nagusietako
bat. Gure hezkuntzan dauden hiru hizkuntzak (ingelesa, erdera eta euskera)
landu behar dira baina hobetze horretan ahulak zer irabaziko duen ere kontutan
hartu behar da.
Hezkuntza sistema utopia bat
da baina utopia honetan sinestu egin behar dugu eleaniztasun egokia lortzea
posible delako, naiz eta hau emateko oso baldintza onak eman behar diren. Ez da
eleaniztasun oreka bat lortu behar, eleaniztasun hori errealitate arrunt
bihurtu behar da.
Euskeraren agerpena bultzatu
behar dugu, beti euskaldunak itzalpean dabiltza. Erdaldun bat dagoenean beti
euskaldunek ahalegin negatibo bat egiten dute euskarekiko.
Baina hala ere, euskerak
izan duen gorakada eredugarria da, urte gutxitan egoerari buelta eman diolako.
Hizkuntza gutxituak eskolatzea eta berreskuratzea garapen motorra da beti.
Horregatik da euskal eskola Espainiako eskolak baino hobeagoa. Euskara
eskolarentzat hobegarri izan da, eleaniztasuna gaitasun konplexuago eta
gaituagoekin lotuta dagoelako. Bertako hizkuntzan indartzen baldin bada eskola
hobetu egiten da.
Argi dago eleaniztasunak
onura ugari dakartzala eta bultzatu beharreko gauza bat dela. Horrek ez du esan
nahi eleaniztasuna bultzatzerakoan euskerari kalte egin behar zaionik,
kontrakoa baizik.
Gaur egun bizi garen
egoeran, hedabideek,… martxan segitu beharko dute. Baina, bestetik beste
sintoma batzuk daude, hala nola, baldintza soziopolitikoa eta soziologikoa.
Estrategia berri batzuk martxan jartzeko komenentzia sortu dezake horrek. Baina
estrategia bisioaren alaba da, eta pixka bat ilunduta dago.
Euskalgintza nahiko garatua
dago, baina askoz gehiago egon daiteke, eta honek “zuloak” ditu. Eta gaur egun,
ez baldin badago garapenarik, atzerapena egongo da.
Bere ustez, ilusioa ez du
kemena gutxitzen.
Leku askoetan oso bizirik
dago kemena, eta izan daiteke ilusioa ez egotea ondo kudeatuta.
Jon Sarasuak dio
euskalgintzak “doinu propio eta autonomo” bat izan behar du etorkizuna
berritzeko.
Bestetik, alderdiak oso
garrantzitsuak dira, eta alderdi bakoitzak bere esparrua du.
Jonek dio rol banaketa bat
posiblea dela: Alde batetik, ze doinu, diskurtso eta amets jarraitu behar duen.
Eta bestetik, zein den alderdiaren rola gaiarekiko.
Legebiltzarreko alderdiak
ados jartzeko zailtasun handiak daude, baina hobekuntza bat egoteko alderdiak
jkaleku adostu batean egon behar dira.
Akordiorako aukera dago,
euskalgintzaren mezu autonomoaren uhina hedatuz gero, gauzak asko hobetu
daitezkelako.
Iparraldean seaskaren
aurrean txapela kendu beharko dira babes eskasagatik.
Abertzale ez direnak
erakartze mugimendua gutxiegia izan da bere ustez.
Indarguneak ditugu, baina,
askotan euskalgintzak zirkulu euskaltzaleetatik pentsatzen duela, jende baten
zirkuitu txikietatik.
Jonek dio
Etorkizun-ikuspegiak edo ortzimugak zabala izan behar duela. Eta bere ustez,
pentsatu beharko genuke hegemonia gune edo dentsitate gune funtzionaletan,
arnasgune geografikoetan baino, nahiz eta biak beharrezkoak izan.
Bukatzeko, motibazioaren
erreprodukzioan dugu arazo handietako bat, erabilera elikatzeko etorkizunean.
Gertatu dena da ahalegin kuantitatibo handia egin dela hezkuntzan, baina
dimentsio kualitatiboei ez diegu hainbeste garrantzirik eman.
Baina egin ditzakegu gauzak
hobeto eta hizkuntzaren biziberritzea zuhaitz bat da, adar-enborrak dituena,
eta adar-enbor bakoitzak bere adarrak eta zotzak.
Paula Kasares Filosofoaren
ustez Nafarroan euskararen jakintza maila gazteengan handia dela uste du,
erabilpena berriz kezkagarria. Euskara hezkuntza sistematik ateratzen denean
haren erabilpena gutxitzen joaten da. Gazteek eskolatik kanpo, aisialdian esate
baterako, euskara praktikara eramatea zaila egiten zaie, izan ere, borondate
politiko gutxi aurkitzen baitute euskararen alde, batez ere UPN eta
PSN-ren patetik.
Nafar gobernuak
Nafarroa eremu erdalduna balitz bezala kontsideratu du; horren
adibide 1986. urtean Euskararen Foru Legea martxan jarri zutena da
hainbat parlamentariek adostutakoa, horrek euskarari kalte handia ekarri dio,
lege honen bidez Nafarroa hiru eremutan banatzen zen: eremu euskaldunean,
eremu mistoan eta eremu ez- euskaldunean. Modu honetan eremu
ez-euskaldunetan normala izaten da euskara ez dela bertako elementu bat
pentsatzea, ez dagokiola horri. Beraz, egokia izango litzateke gure
protagonistaren iritziz, lurraldea hizkuntza eremutan ez banatzea, modu
honetan euskararen zabalpena handiago izango litzateke.
Bestaldetik ere, atxikimendua beharrezkoa da hizkuntza batek irauteko, eta jendeak euskararen inguruan daukan interesa eta mirespenari esker euskarak aurrera jarraitu ahal izan du, lorpen hori euskara ama-hizkuntzatzat ez daukaten gurasoek eta beraien seme- alabak euskara ikastera bultzatu dutenei eskertu behar zaie, izan ere, hori gertatu ez balitz gaur egun dagoen egoera ez zen posible izango. Baina hori ez da nahikoa, hori baino gehiago da, egia da hezkuntza sistemak laguntza handia egin diola euskara garatzeari, aldiz hezkuntza sistematik kanpo garatzeko ez dira erraztasunak jarri eta horrek euskaraz hitz egiten duten pertsonen kopurua jaitsi egin du.
Esan daiteke, euskara
bultzatzeko egokia izango litztekeela hezkuntza sistemaz gain beste esparruetan
bultzatzea, aisialdian esaterako, modu honetan euskararen erabilpena ugarituz.
Euskararen egoeraren inguruan diharduen honetan, batez ere erabilera gutxituak kezkatzen du idazlea, eta horren errudun nagusia belaunaldi baten bukaera jotzen du. Izan ere, euskarak duela 30 urte inguru, indar handia zeukan, baina pixkanaka-pixkanaka, nolabait norberaren egunreokotasunean desagertuz joan den hizkuntza izan da, gainontzeko hizkuntzen eraginez, eta horrek eragiten du kezka nagusia.
Bukatzeko, herri txikien eta
hirien arteko konparazioa egiten du, eta nabarmena da, euskararen erabilera
anitzagoa dela herrietan hirietan baino. Honetaz aparte, euskalkiak ere gehiago
nabarmentzen dira herrietan.
Euskara Ikastolekin beti egon dira arazoak bai Espainian, bai Frantzian. Denboraldi honetan behin eta berriz ikusi ditugu Iparraldeko ikastolek Frantziako Gobernuarekin izaten ari dituzten arazoak, izan ere, Gobernuak ematen dituen laguntzak,berez, ez direla konntsideratzen dute. Laguntza hauek ematerako orduan Frantziako Estatuak aitzakiak eta oztopokoak nonahi bilatzen dituzte eta horren ondorioz ekintza hauek nahikoak ez izatea egiten dute.
Autorearen ustetan, Frantziak euskararekin behingoz bukatzea lortu
nahi du. Horretarako “kolonizazio psikologiko” bat dagoela erraten du; modu
honetan, Euskara ez duela ezertarako balio sinestarazi nahi dute eta behin hori
lortuta euskaldunok ere horren konplizeak izango gara. Prozesu hau lortzeko
Euskararen aldeko laguntzak ematen dituztela sinestarazten duten bitartean
honen aurka edo ahultzen jarraitzen dute.