EUSKERA ETA BOTEREA:
Txikitatik euskaraz ikasi dut eta benetan, oso hizkuntza
aberatsa iruditu zait beti, zuri?
Baina gehienetan ez dugu baloratzen honen benetako balioa
eta automatikoki gasteleraz aritzen gara.
Gogoratzen dut nire ikastolako irakasle jakintsu bat
euskararen gaiari buruz maizetan hitzegiten ziguna eta hainbeste arrazoi zuena
gure jokabide ipokritak kritikatzen zituenean. Guztiok euskararen aldeko
manifetara juten gara, eta gure izkuntza maite dugu, eta D eredua bultzatuko
dugu. Baina gero gure eguneroko bizitzan oso erraza egiten zaigu gasteleraz
aritzea eta gure “borroka” ahaztea.
Noski esan ditudan borrokak Aurrera eramaten jarraitu behar
dugula, baina bakoitzaren borroka pertsnala Aurrera eraman behar dugu ere.
Koerenteak izateko, eta noski benetako euskararen borroka gure helburuaren
gertuago egoteko.
Euskalduna baldin bazara, eta zure hizkuntza euskara baldin
bada kontzentzia izan behar duzu eta koherentea izan behar zara. Nire burua
deskoherentziaz beteriko kutxa hortan sartzen dut, noski. Baina geroz eta
gertuago ikusten dut nire burua koherentzia horretaz.
Nola ikusten duzu zure burua? Benetan borrokatzeko gai zara?
Ondorioz, esan bezala gure hizkuntza aurrera eramateko
borroka pertsonala oinarri izan behar dugu, hau da gure eguneroko bizitzan
erabiltzen duguna, eta defensa nire ustez, bigarren mahilakoa da bestearekin
konparatuz, nahiz eta jakin ere oso beharrezkoa dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario