Elkar ariketa 1
1.-
Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira: euskalkiak ez
daitezen elkarrengandik gehiago
urrun eta alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkarri bil daitezen, gero.
2.- Baina
zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea umeei
erakustean, eta Adamen umeak, elkarren
lehian bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.
3.-
Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure artean, elkarrengandik urrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa, eta, agian, elkar
hizketa; hitzegin, hitz-egin eta hitz egin.
4.-
Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu genizkion elkarri
5.- Hala
dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula gidoitik
atera eta elkarren artean zinez
mintzatzen hastea.
6.-
Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei eragoztera
bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den arratsetan berandu etxeratzea,
batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea, neskatxa eta mutilen batzarreak
diren etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin bakarrik egotea.
7.- Aspaldi
haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen manifestazio
erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien jendea haiexek erabiltzen
zituela, elkar agurtzean.
8.- Ez
daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkarrengandik bereziak, bai baitira, urri edo ugari, pipa hartzen
duten apezpikuak ere.
9.- Jauna:
nahi du bada umeak kutxan gorderik edukitzea? Ez, baina bai, neskatxak eta
mutilak elkarrekin batzarreak
etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu asko hemendik etorriko diren, dela
gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.
10.- Denbora puska bat
zeramatenean elkarrekin ekinean eta
lurrean piririka, zentinela karlistak Martin Saldias horma baten kontra
zokoratu eta herio-kolpea ematera prestatu zen.
11.- Begira ezkontzeko
hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi diozun bere ezkutariarekin
egoten nahi duen eran, zeuregan esaten duzula: zaudete; bada gero ere elkarrekin bizi behar duzue. Ah guraso
zorigaiztokoa! Zure gainean izango dira zure alabaren bekatuak.
12.- Berez bezala dator
horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, Urte-giro haiek eta Egunkari hau elkarrekin berdintzea
nahiz formari nahiz mamiari dagokionez, elkarrengandik
hain guztiz beste direlarik ere.
13.- Elkarri agur esan eta Saldias jauregirantz abiatu zen.
14.- Basoa ez zen oso
itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta zuhaitzek elkar errespetatzea eta batak besteari tokia uztea erabaki balute
bezala.
5.- Ezkontzeko hitzak
emanik daudenak elkarrekin hitz
egiten egotea Baionako apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak bakarrik
barkatzen duen bekatua da.
16.- Urteak joan ahala, euskalkiak
bereizten eta elkarrengandik
urruntzen ari dira, edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.
17.- Hantxe, halaber,
Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak, elkarren artean irrika eta beraien ardurapean utzitako umeekin
jolastuz.
18.- Orduan, aspaldiko
partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu nuen eta gure bi
matelek elkar ukitzen zutelarik, ene
negar-anpuluek harena busti zuten. Elkar
sustengatuz joan ginen sukalderaino, isil-isila.
19.- Ezkonduen bizimodua
gurutze txit astun eta samina da berez, eta burdinazkoak dira honen kateak,
baina urrezko bihurtuko direla dio, ezkonduek elkar, dagokien bezala, maite badute.
20- Luze gabe, elkarren aurrean geunden, arrain zopa
jaten biok, botila ardoa aurrean.
21.- Beharrak eta indarrak
batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria litzake orduan euskaldun
guztiak giputzon esanera egongo direla sinestea, atzera begiratu behar dugu,
euskalkiak are gehiago elkarrengandik
bazter ez daitezen.
22.- Pentsatu nuen, gosaldu
gabe, berehala arditegira joanen nintzela... eta lanean hasiko, baina ordu
berean ama sukaldetik atera zen eta uste baino lehenago elkar gurutzatu genuen.
23.- Onginahi eta amodio
hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra eta katua, elkarri loturik, biziko liratekeen
bezala.
24.- Haien arteko eztabaida
oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman zion Ali Beyren baieztapenari:
«arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar zeinahi egoeratan».
25- Elkarrengandik hurbil samar daude bi misioetxe horiek; bertako misiolariek
maiz joan behar izaten dute elkarrekin;
eta hargatik, Pingliangeko prefekturaren zokorik baztertuenean dauden bi etxe
horien artean hartu-eman handia izaten da.
26.- Hedabide beraren
soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago. Ongixko hartzen genuen elkar antzinako denboretan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario