domingo, 17 de enero de 2016

ENEKO BIDEGAINEK EGINDAKO TESTUAREN EGOKITASUNAREN LANKETA

Abenduan ere, Eneko Bidegainek testu bat landu genuen klasean:

Eneko Bidegainek egindako testu honetan egokitasuna landuko dugu. Enekok Berria egunkarian kolumna propio bat dauka eta testuan zehar ikus dezakegu Iparraldekoa dela.
Testu hau 1. Pertsona pluralean idatzita dago (Gure ikastola, gu, hor daukagu,…).
Euskaldun helduentzat eta gai honetan interesa dutenentzat zuzenduta dago.  Testua euskaraz dago eta horregatik euskaldunei ari zaie eta helduei, testu hau haurrek ez dutelako ulertzen.
Irakurleari jakintza minimo batzuk eskatzen dio gai honi buruz, hau da, Ipar Ikastolako egoerari buruz. Bestelaz, Iparraldean duten egoera azalduko zuen.
Testu hau estandarra da, oso erraz ulertzen delako eta normalean Berria egunkarian aurkituko ditugun testuak estandarrak direlako.
Bestetik, testu orokorra da, testuan zehar ez ditugulako datu zientifikorik aurkitzen, eta gai honi buruz dauden aldizkarietatik ez dugulako atera zutabe hau. Eta testu hau idatzizkoa da.
Testu hau oso modalizatuta dago. Egilearen presentzia oso nabaria delako eta objetibotasuna ez delako testu osoan zehar. Gainera, lehen esan bezala, 1. Pertsonaren erabilera oso nabaria da, eta lexikoa testuan zehar oso nabaria daukagu ere.
Koherentziari buruz hitzegiten dugunean, testua 3 zatitan dagola esan dezakegu.
1. Zatian lehenengo paragrafoa sartzen dugu, hau da, sarrera.                                                             Eta hor Iparraldeko euskararen egoera eta laguntzari buruz hitzegiten dugu.
2.Zatian gai hau objetiboki azaltzen digu.
Eta azkenik, 3. Zatian abertzaleei dei egiten die alde batetik. Bestetik kritika egiten du eta azkenik Enekok Diagnostiko errealistaren beharra somatzen du.

Testuaren kohesioari buruz hitzegingo dugu orain.                                                                                                                       Eta hori ikus dezakegu adibidez, bigarren paragrafoan (Bai…) esaten duenean, hitzak errepikatzen dituenean testuan zehar (Arrotza,..), edo ta metaforak erabiltzen dituenean ( ur xorta hori,…).
Zuzentasuna ikus dezakegu, testuan zehar akatsak ez ditugulako aurkitzen. Hau estandarretan ohikoena da, baina kolokialetan zuzentasuna ez da oso nabari izaten.

Eta azkenik estilistikaz hitzegingo dugu.                                                                                                                                                  Tesuan zehar paragrafo asko eta laburrak ageri dra, eta lehen esan dudanez baliabide estilistikoak ere nabarmenak dira metaforen bitartez (ur xorta hori,…).                                              

No hay comentarios:

Publicar un comentario