domingo, 17 de enero de 2016

TALDEKA IPUINA

Duela bi hilabete edo, 3 pertsoneko taldeetan jarri ginen klase batean eta ipuintxo bat landu genuen. Guk egindako ipuinan basurdetxo bati buruz hitzegiten genuen, eta oso dibertigarria iruditu zitzaigun lan hau, gero klasekideen aurrean kontatu genuelako:

IPUINA

Bazen behin basurdetxo bat Tristan izenekoa, larraizar mendian bizi zena
 eta oso pozik bizi zena bere lagunen artean. Bere lagun mina Tximista
 izeneko azeritxo bat zen.
 Goiz eguzkitsu batean, ezkurrak gosaltzen zegoela, bapatean ehiztari
 maltzur bat zuhaizken artetik atera zen. Tristan geldirik geratu zen, zer
 egin ez zekiela. Ehiztariak tiro egin behar zionean Tximista azeriak,
 ehiztariari koska egin zion eta honek tiroan huts egin zuen. Ehiztariak hau
 ikusi eta gero oso gaizki sentitu zen, eta basurdeari begietara
 begiratzerakoan eskopeta gorde, eta bere amaiketakoa eskaini zion. Handik
 aurrera, egunero joaten zen tristan eta tximistari janaria ematera. Hilabete bat pasa eta gero, bere
 semearekin joan zen eta lortu zuten, janaria eskainiz beraien etxera eramatea.
 Geroztik ehiztariaren ikuiluan bizi ziren. Tristanek Karmela izeneko txerri
 batekin umetxoak izan zituen eta Tximista, inoiz ez zituen oiloak jaten
 beraien laguna egin zelako. Hauek beste azeriengandik babesten zituen.
 Oso zoriontsu bizi izan ziren, ehiztaria eta bere bi lagun berriak urte luzez.




No hay comentarios:

Publicar un comentario